Joan den astean ezarri zuen Udalak panel formako puntu garbi hau Kaputxinoetako auzoko Sorgintxulo kalean, bus geltoki ondoan. Bertan etxeko hondakin toxiko eta arriskutsu txikiak utzi daitezke birziklatzera bidaltzeko, besteak beste: CD eta DVD diskoak, tinta-kartutxoak, tamaina txikiko tresna elektroniko eta elektrikoen hondakinak (TEEH), mota guztietako pilak, bateriak eta metagailuak, eta LED bonbillak eta kontsumo txikikoak.
Herriko ikastetxe guztietako ikasle ordezkariek Aizpea Otaegi Mitxelena alkateari helarazi dizkiote aurten egindako lanak Udaletxean burututako bileran. Aztertutako gaia, 7. Garapen Jasangarrirako Helburua izan da (Energia eskuragarri eta ez-kutsatzailea) eta aurtengo leloa: ‘Energia, bizitzaren motorra’.
Maiatzaren 14an, lurraldeko beste errotekin batera, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Egun horretan, doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko. Bisitak ondorengo orduetan egingo dira: 10:30etan (euskaraz), 11:30etan (gazteleraz) eta 12:30etan (euskaraz) izango dira bisitak.