Indarrean

Atal honetan aurkituko dituzu indarrean dauden parte-hartze prozesuei buruzko informazioa. Partaidetza prozesu hauek Errenterian nolabaiteko eragina dute eta, organo sustatzailearen arabera, lau ataletan aurkituko dituzu: 

ERRENTERIA

GIPUZKOA

EUSKADI

PARTE HARTU 386x378

OiartzunIbaiaUraren Euskal Agentziak abenduaren 22ra arte zabaldu du 2022-2027 aldirako Plan Hidrologikoaren informazio eta kontsulta publikorako aldia. Honenbestez, interesatutako herritar eta eragileek ekarpenak aurkeztu ahal izango dizkiote Planari. Dokumentazioa ondorengo webgunean kontsultatu daiteke: www.irekia.euskadi.eus.

Irakurri gehiago ...

PortadaPlana2030 EUSEusko Jaurlaritzak abuztuaren 17ra arte luzatu du Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2030ari eta haren ingurumen-azterketa estrategikoa jendaurrean jartzeko epea. Honenbestez, interesatutako herritar eta eragileek ekarpenak aurkeztu ahal izango dizkiote Planari. Dokumentazioa ondorengo webgunean kontsultatu daiteke: www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumena

Irakurri gehiago ...

TxostenaPortada2020ko irailaren 29ko Foru Aginduaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako sailak GIPUZKOA ENERGIA 2050 Jasangarritasun Energetikoaren Estrategiaren proiektua osatzeko prozedurari hasiera ematea ebatzi zuen.

Partaidetza prozesuak 4 fase izango ditu. Une honetan, 0. Fasean aurkitzen da prozesua, hau da, interesa duten herritar eta eragileen parte-hartzea bermatzeko fasean. Horretarako, Gipuzkoan bizi diren 18 urte baino gehiagoko egoiliarrek Estrategiaren osaketarako partaidetza prozesuan izena emateko aukera dute apirilaren 23ra arte.

Irakurri gehiago ...

Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2