IAKk hartzen duen lan-esparrua oso zabala da, bai ingurumenarekin bai iraunkortasunarekin lotura duten gai ezberdinak jorratzen baititu. Gai ezberdinak modu paraleloan landu ahal izateko, 2012 urtearen amaieran gaikako lan-mahaiak sortzea proposatu zen. Oraingoz abian dauden bi lan-mahaiak honakoak dira:
Hondakinen mahaia |
Energiaren mahaia |
Udaleko Ingurumeneko Aholku-kontseiluak beharrezkotzat jo zuen gizartea aktibatzea, horretarako arlo ezberdinetako lan-taldeak sortuz. Honela, 2012 urtearen amaieran Energia-mahaia sortu zen, energiaren inguruko errealitatea aztertu eta hobekuntza-proposamenak egin asmoz. Halere, mahai honek indarra hartu zuen 2016ko ekainaren 30ean, bere helburua izanik 2007-2015 urteen artean egindako ahaleginak baloratzea eta EIEPn jasotako helburuak (%20´16ko CO2 murrizketa 2020rako) lortzeko ekintzen irizpidea eta lehentasunak zehaztea. Energia-mahaiak bi lantalde sortzea erabaki zuen, honako gaiak lantzeko: Energia-eraginkortasuna eta Energia berriztagarriak.
Gaikako lan-talde hau 2012 urtearen amaieran sortu zen, hondakinen inguruko errealitatea aztertu eta hondakinek Errenterian sortzen duten arazoari konponbidea bilatu asmoz. Orduz geroztik hamaika lan-bilera antolatu dituzte: jardunaldi irekiak, auzo bakoitzean bina azalpen-bilera, taldeko-bilerak, etab. Lan horren guztiaren emaitza gisa, 2013ko ekainan Errenterian Hondakinak Biltzeko Sistema Hobetzeko Hondakinen Mahaiaren Proposamena izeneko txostena aurkeztu zioten Udalari.