etxeaEskualdean bizi diren herritarren eta merkatarien errealitate energetikoa ezagutu nahi ditu Oarsoaldeko lau udalek – Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia-, eraginkorragoak izaten eta energia aurrezten laguntzeko. Horretarako ondorengo estekan dagoen galdetegia betetzera animatzen ditu herritarrak. Bi galdetegi mota daude, bata herritarrei zuzenduta eta bestea merkatarientzat; eta 5 minutu besterik ez dira izango.

Gehiago irakurri...

garbigune garbera vista generalCOVID-19aren pandemiaren eraginez, Garbiguneak itxita egon dira, baina alarma egoera lasaitu ondoren berriz irekitzea erabaki da. Hori dela eta, Sanmarko Mankomunitateko Garbigune guztiak (Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun, eta Atotxa-Erreka) astelehenetik ostiralera irekita egongo dira berriro ere (larunbat eta jai-egunetan oraingoz ez Asteburuetan berriz irekita). Ikusi hemen ordutegia.

Gehiago irakurri...

Bidez Bide Errenteria 4COVID-19 dela eta dekretatutako alarma egoeraren ondorioz, Behemendi Landa Garapeneneko Elkarteak eta Errenteriako Udalak “Bidez-bide” nekazal garraioaren zerbitzua egokitzea erabaki dute.

Gehiago irakurri...

Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, ingurumenari buruzko liburuak gomendatzen dizkizuegu. Naturari buruzko liburuek gure ingurunea ezagutzen eta babesten laguntzen dute, eta gozatzeko, bidaiatzeko eta ikasteko aukera paregabea dira.

Gehiago irakurri...

POLSTSA BANAKETA auzoan page 0001Etxean geratzeko neurrien ondorioz, zenbait udal instalazio itxi egin dira, eta haien artean Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak. Bi tokietan edukiontzi marroietan uzteko biohondakinaren gaikako bilketarako poltsa konpostagarriak banatzeko makinak daude.

Gehiago irakurri...

Maiatza 2021
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6