Amaituta dauden parte-hartze prozesuak:
- AHTaren eskualdeko ibilbidea eta ingurumen ikerketa
- Klima-aldaketari egokitzeko Errenteriako Planaren osaketa
- Oiartzun ibaiaren birgaitzea
- Hiri-hondakinak kudeatzeko azpiegituren lurraldearen plana
- Txakurrak eduki eta zaintzeko udal-ordenantza
- Gipuzkoako klima-aldaketaren aurkako borroka 2050
- Ingurumen administrazioaren lege aurreproiketua
- Natura Ondarea Kontserbatzeko legea
- Soinu-ingurua hobetzeko plana
- Gipuzkoako errepide nagusien zarata-mapak
- 6000 ibilgailu baino gehiagoko errepideen zarata-mapak
- Gipuzkoako Hiri-hondakinak kudeatzeko plana
- Kantauri ekialdeko plan hidrologikoaren berrikuspena
- Donostiako eremu funtzionalaren LPP aldaketa
- Klima-aldaketaren legearen aurreproiektua
- Babes Akustiko Bereziko Eremuak izendatzeko parte-hartze prozesua
- Paisaiaren zehaztapenei hasierako onarpena
Klima aldaketa, planetak gaur egun aurre egin behar duen erronkarik handiena da. Gaur egungo eta etorkizuneko klimaren inpaktuak eragozteko, egokitzapena sustatzen duten ekintzak inplementatzea, zein erresilientzia eta erantzuteko gaitasuna areagotzen duten ekintzak martxan jartzea garrantzitsua da.
Mugikortasun, Garraio eta Hiri-agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak, ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean jakinarazi zuen Euskal Herriko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarria: Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiari behin behineko onarpena jaso zuela eta, berau, jendaurrean jartzeko prozesuari hasiera ematen ziola.
Zarata eta kalitate akustikoari buruzko legedia betetzeko Errenteriako udalak hainbat pausu aurrera eraman ditu. 2017an Errenteriako Zarata Mapa onartu zen eta urte bat beranduago Errenteriako Soinu-Ingurua Hobetzeko Plana (2018). Oraingoan, eta aipatutako planaren ekintzen artean, udalerriko Eremuko Planak idazteari ekingo zaio. Plan honen xedea kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez dituzten eremuetan hauek zuzentzeko neurri zehatzak proposatzen ditu.
Jendaurrean jarri da Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketaren dokumentua - paisaiaren zehaztapenei buruzkoa- (LPP), norbanako eta elkarte interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izateko. Lurralde-plan partziala honek behin betiko onartu zen 2016an eta orain ez-funtsezkoa diren aldaketak jaso nahi dira. Eremu funtzional honek Errenteria eremua hartzen du, besteak beste.
Epea berrogeita bost egunez irekita egongo da (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).
LPParen aldaketa dokumentua eta ingurumen-azterlan estrategikoa ikusteko sakatu hemen.