Errenteriako Udala Zarataren kontrako Ekintza-planaren osaketa lanetan ari da. Animatu eta parte-hartu!
Zarata-mapa eta diagnosia | Ekintza-plana | Babes Akustiko Bereziko Eremuak |
---|
Zer dira Babes Akustiko Bereziko Eremuak?
Babes akustiko bereziko eremuak (BABE) kalitate akustikoko helburu aplikagarriak betetzen ez diren area akustikoak dira. Eremu bat mugatzen da bertan identifikatzeko igorle akustikoen fokuak eta horien intzidentzia. Eremu bakoitzean plan bat osatzen da, aplikatu beharreko kalitate akustikoko helburuak lortzeko neurriak barneratuko dituena.
Zarata-mapa zein diagnosia osatu eta hiritarrekin partekatu ostean, Errenteriako jasotako emaitzekin Zarataren Ekintza-plana osatu egin zen. Dokumentua ikusgai publikoan egon ondoren udalak onartu egin du.
2015 urtearen amaieran, Errenteriako Udala Zarata-mapa osatzeari ekin zion, Udalsarea, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioarekin. Behin zarataren inguruko diagnosia eginda, herriko auzo ezberdinetan bilerak egin zituen azterketa osatu eta Zarataren Ekintza-plana prestatzeko. 2016ko urriaren 3an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Errenteriako Zarata-maparen behin behineko bertsioa argitaratu zen eta, honenbestez, erakusketa publiko faseari bide eman zitzaion. Honela, hilabeteko epea eman zen (azaroaren 3ra arte) interesatutako edonork dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egin zitzan.