Atal honetan nazioarte mailan Tokiko Agenda 21i lotutako mugarri garrantzitsuenez gain, Errenteriako Tokiko Agenda 21 nola sortu zen eta eboluzionatu duen aurkituko duzu.
Mugarri historikoak | Oarsoaldeko Udaltalde 21 |
Aspalditik ezaguna da ingurumenak gure gizartearen garapenean duen eragina. Nazioarte mailan erakunde, organismo eta gizarte eragile ezberdinek ere erlazio honen garrantzia azpimarratu dute. Hain zuzen ere, 1987an Nazio Batuen Ingurumen eta Garapenerako Mundu-Batzordeak Gure etorkizun komuna izeneko txostena (Brundland txostena) argitaratu zuen, eta bertan, Ingurumena eta Garapenaren arteko oreka lortzea datorren urteetako arazo nagusienetakoa izango zela adierazten zen. Txosten horrek berak, Garapen Iraunkorra gaur eguneko beharrak asetzeko gai den garapen eredua da eta, aldi berean, etorkizuneko belaunaldien beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarriko ez duen garapen eredu gisa definitu zuen. Definizio hau izanda mundu mailan gehiengo batek adostu duena eta egun indarrean dagoena.
2004ko apirilan sortu zen Oarsoaldeko Udaltalde 21 ekimena, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalen, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartearen (Oarsoaldea b.a), Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailaren menpe dagoen IHOBE Ingurumen Jarduketatarako Sozietate Publikoaren eskutik. Oarsoaldeko Udaltalde 21 osatu ondoren, 2004ko urriaren 29an ospatutako osoko bilkuran, Errenteriako Udalak Aalborgeko gutunarekin bat egin zuen ( Iraunkortasunerako europako hirien gutuna, Aalborgen -Danimarka- ospatutako Herri eta Hiri Iraunkorren 1. Batzarrean onartua) Gobernuak Tokiko Agenda 21 prozesuaren aldeko konpromisoa islatuz.