Atal honetan ingurumenari lotutako diru-laguntzak aurkituko dituzu, bai Udalak berak, bai bestelako erakunde publikok argitaratzen dituztenak.
Udalekoak | Foru Aldundia |
Eusko Jaurlaritza |
2022
Urtarrilaren 5ean argitaratu zuen Errenteriako Udaleko Ingurumen-sailak Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-garapenaren inguruan ekintzak gauzatzeko dirulaguntza lerroa. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean amaituko da. Bertan adierazten denez, dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute irabazi asmorik ez duten entitate, elkarte, erakunde eta sozietate guztiek, baldin eta burutuko den ingurumen-jarduera Errenteriako udalerrian garatzen badute.
Zehazki ondorengo jarduerak lagunduko dira dirulaguntza honen bitartez:
Dirulaguntza eskatu nahi duten eragileek ondorengo bideak baliatu ditzakete:
Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 edo 010 telefono zenbakira dei daiteke.
Herritar erakundeetatik herritarren partaidetza sustatzeko diru laguntzak
Ekainean erdialdean Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) Leihoen Renove plana eta etxetresna elektrikoen Renove plana argitaratu ditu, energia aurrezpena eta eraginkortasuna helburu. Bi laguntza hauetaz gain, aipatu beharra dago, azken hilabeteotan, EEEk hainbat diru-laguntza abian jarri dituela energia berriztagarrien alorreko instalazioak martxan jartzeko zein energia eraginkortasuna eta aurrezpena handitzeko jarduerak aurrera eramateko. Honela, laguntza hauekin, etxeetako leihoak berritzeko, eraginkortasun energetiko handiagoko hozkailu bat erosteko edo biomasako galdara erosteko aukera eskaintzen die EEEk herritarrei.