Uztailaren 15ean, 10:30etatik 12:30ak bitartean, hiriko biodibertsitateaz ohartzeko eta bertan bizi diren landare zein animalia espezieak ezagutzeko ibilbidetxo laburra antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Ibilbidea Fanderia auzotik abiatuko da, Oiartzun ibaiaren ondoko bidegorria jarraituz.
Maiatzaren 14an, lurraldeko beste errotekin batera, Gipuzkoako Erroten Eguna ospatuko du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak. Egun horretan, doako bisita gidatuak antolatuko dira errotaren historia eta funtzioa ezagutzeko. Bisitak ondorengo orduetan egingo dira: 10:30etan (euskaraz), 11:30etan (gazteleraz) eta 12:30etan (euskaraz) izango dira bisitak.
Igantziko lepoa, eta Pertsele eta Aldurako tontorrak (Natura 2000 Sarea) eta ingurua ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu du Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (Ibaiaren Etxea). Bisita gidatua apirilaren 16an izango da, 10:00etatik 14:00ak arte. Irteera eta topalekua Susperregin izango da. Bisita doakoa da eta apirilaren 14a baino lehen eman behar da izena.