Paisaia

Paisaiak bisuala ez ezik, bestelako eraginak ere baditu gure inguruan. Horregatik, paisaia babestu, kudeatu eta antolatzea ezinbestekoa da. 

Atal honetan paisaiari lotutako informazioa aurkituko duzu:

Oiartzun ibaiaren Paisaiaren Ekintza-plana Jarduera fisikorako eta osasunerako gida
Donostialdea-Behe Bidasoaldea eremu funtzionala Paisaiaren 90/2014 Dekretua
Ibai-paisaiak albistegia

IbaiPaisaiakPortada 1

2015eko abenduaren 2an, Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen paisaiaren ekintza-planak Oiartzun ibaiak Errenteriako hiri-gunea zeharkatzen duen tartean ibai-eremua birgaitu eta biziberritzea du helburu. Guztira esparru ezberdinak jorratzen ditu 12 ekintza eta 47 garapen-proposamenetan, besteak beste: hobekuntzak hirigintza, ingurumen eta gizarte arloetan, hondatutako eremuen berreskuratzea, elementuen edertzea, edota biztanleriak eremuaz gozatzeko ekintzak sustatzea.

Irakurri gehiago ...

Errenteriak prest ditu ibai-ingurunean jarduera fisikoa egiteko gida bat eta informazio-panelak, biztanleen osasuna hobetzeko helburuarekin. Gidak osasunari buruzko aholkuak jasotzen ditu eta instalazioei buruzko informazioa ematen du, guztiak aire-zabalekoak, eta gehien bat doakoak eta irekiak. Guztira, ibaian eta inguruan dauden 18 ekipamendu jasotzen dira, bai kirol-pistak eta baita plazak eta pasealekuak bezalako gune libreak ere, non hogei bat jarduera egin daitezkeen.

Irakurri gehiago ...

Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza-planak Oiartzun udalerriaren eta itsasadarren bokalearen arteko tartea hartzen du, Errenterian ibaiaren bi ertzetako tarteak barne. 3.440 metroko luzerako tarte honetan, eraikitako hiriguneak zein jarduera ekonomikoen guneak eta parkeak barneratzen dira.

IbaiaPaisaia

Irakurri gehiago ...

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5