Hondakinak

Egun ditugun kontsumo-ohiturak, geroz eta hondakin gehiago sortzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbait kontsumitu ondoren, normalean hondakin bat sortzen dugu; etxean, kalean, eskolan, udaletxean, lanean, haurtzaindegian, ... Honela, hondakinak egundoko arazo bihurtu dira, bai guretzat, bai ingurumenarentzat ere, lurra zikintzeaz gain, besteak beste, kutsatu, berotegi efektua areagotu eta diru-xahutze handia suposatzen baitute.

Atal honetan hondakinen inguruko informazioa aurkituko duzu:

Ekoaktiboa Hondakinen bilketa urtez urte Gaikako bilketa Udal-egitasmoak
Sandach hondakinak Hondakin motak
Informazio-estekak HHSen Prebentzio-plana
Eskolan konposta Auzo-konposta Etxeko konposta Gipuzkoako ezaugarritzea
TEHH      

TEEH BiltegiaTresna elektrikoak eta elektronikariak (TEE) dira behar bezala funtzionatzeko korronte elektrikoa edo eremu elektromagnetikoak behar dituzten aparatu guztiak. TEE dira baita ere korronte eta eremu horiek sortzeko, transmititzeko eta neurtzeko aparatuak ere. Korronte alternoan 1.000 volt eta korronte zuzenean 1.500 volt baino gutxiagoko tentsio nominalarekin funtzionatzen dute (irabiagailuak, irratiak, plantxak, garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, jostailu elektrikoak, …).

Irakurri gehiago ...

BisitaErrent20160407 2Errenterian Udalak 2014 urtean auzo-konpostaren udal-programa abian jarri zuen. Funtsean, etxean sortutako hondakin organikoak (haragi- zein arrain-hondarrak, fruta-azalak, barazki-hostoak, ogi zatiak, te-poltsak, ...) auzoan bertan konpost bihurtzeko prozesua da, auzoko beste familia batzuekin batera elkarlanean. Prozesu hau udalak utzitako ontzi edo konpostagailu batzuetan egiten da, horretarako prestatutako gune zehatzetan.

Irakurri gehiago ...

eskola konpostaEskolan konposta programaren bitartez Errenteriako eskolek hondakin organikoak ikastetxean bertan jaso, tratatu eta konpostatzen dituzte, hondakin organikoen zikloa bertan itxiz. 2014-2015ean jarri zen proiektua martxan San Markos Mankomunitateak osatzen duten hainbat udalerritan, eta gaur egun, Errenteriako 11 ikastetxek parte hartzen dute egitasmo honetan.

Irakurri gehiago ...

GaikakoEdukiontziakErrenteriako udalak denbora darama herritarrek hondakinak modu sailkatuan ahalik eta era erosoenean jasotzeko lan egiten. Horregatik, gaikako bilketa eta tratamenduaren inguruan herritarren iritzia jakin nahian 2016ko urte bukaeran 400 inkesta egin zituen Udalak.

Irakurri gehiago ...

Errenteriako hondakinak San Markos-eko Mankomunitatera eramaten dira eta bertan, hondakin motaren arabera, azken sailkapen bat egiten da. Hondakin birziklagarriak, prozesu hori izateko, instalazioetara eramaten dira, errefusa zabortegietara, eta hondakin organikoak konpostatze instalazioetara.

San Markoseko Mankomunitateak entseguak egiten ditu hondakin plantara iristen diren edukiontzietako materialetan. 2017ko urtarrila amaieran eta otsaila erdialderarte lortutako hondakin organikoen datuak, entsegu data eta hondakinen jatorriaren arabera, ondorengo esteketan kontsulta daitezke:

Errenteria 2017/01/30         Errenteria 2017/02/08        Errenteria 2017/02/13        Errenteria 2017/02/15        Poligonoa 2017/02/01        Poligonoa 2017/02/06        Poligonoa 2017/02/08        Poligonoa 2017/02/15

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5