Zer da IAK?

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseilua, gure udalerriko ingurumenaren babeserako elkarteez eta gizarte-eragileez osatutako batzordea da. Bere funtzionamendua 2012ko apirilaren 11an onartutako Araudian jasotzen da. Araudi honek bere 1. aldaketa izan zuen 2015ean (Araudiaren 1. Aldaketa).

ArgazkiaIAK


Zein helburu du IAKk?

Ingurumenaren Aholku Kontseiluak oinarrizko helburutzat du Errenteriako garapen orekatua eta iraunkorra sustatzea, udalaren kudeaketan ingurumena babesteko eta iraunkortasuneko irizpideak eta herritarren proposamenak txertatzearen bidez, udal eskumenetan hiritarren proposamena gauzatu, bete eta hobetzeko, Errenteriako herriko natura- eta hiri-inguruneei dagozkienetan. Era berean, ingurumen plan eta jarduerak ikertzeko ardura du, hain zuzen ere, inguruan eragin dezaketen udalerriaz gaindiko izaera dutenak.

Funtzionamendua

IAKa urtean zehar hainbat bilera egiten ditu. Hala ere, ingurumen esparrua horren zabala izanik, IAKk gaikako lan-mahaietan antolatuta dago bere helburuak lortzeko. Honela, gaur egun ondorengo lan-mahaiak ari dira lanean: Hondakin-mahaia eta Energia-mahaia.

Iraila 2017
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1