tximeletaEskuekinMaiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen Eguna ospatzen da, eta aurreko edizioetan bezala, herritarren parte-hartzea nahitaezkoa da natur-gune sare hau ezagutarazteko eta biodibertsitatearen kontserbaziorako Europan.

Tximeleta baten hegaldiak mundua alda dezake” lema azpian bidali argazki bat tximeleta bat eskuekin eginez, bai www.natura2000day.eu webgunean bidez, bai sare sozialetan #Natura2000Day etiketa jarriz.

Gehiago irakurri...

errota irina MuseumDay DIM2019Fanderiako Errota batu egin nahi izan da ICOM-en hitzordura, aurten “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” lelopean, museoen eta haien herrien arteko elkarrizketa sustatzea bilatzen du eta baita bisitarienganako hurbilketa ere.

Fanderiako Errotako ekipamenduak jada urte bete egingo du bere ateak berrireki zituenetik Ibaiaren Etxea Fanderiako ibai interpretazio zentroa izendatuta.

Gehiago irakurri...

supermerkatua22017ko urrian sartu zen indarrean Errenteriako Hondakinen Ordenantza, eta bertan onartu ziren ingurumena eta osasun publikoa babestearen aldeko aldaketa nabarmenak. Horien artean zegoen etxebizitzetako eta jarduera ekonomikoetako hondakinak gaika biltzeko derrigorrezko sistema ezartzea, bereziki biohondakinari dagokionez.

Udalak laguntzen die hainbat sektore ekonomikori ingurumen-araudi berria egoki aplikatzen, eta horretarako, laster Errenteriako supermerkatuetan bisitak egiten hasiko da, sortzaile handi horiek hondakin ugari sortzen dutelako.

Bisitak egitera doazen langileak behar bezala identifikatuta azalduko dira eta aholku emango dituzte hondakinen gaikako kudeaketaren inguruan, bai zalantzak argituz bai gomendioak emanez..

arramendikoaLogoaHitzakApirilaren 11n egindako zozketaren ondoren eta alegaziorik aurkeztu ez direnez Udalak argitaratu du Arramendiko udal-baratzen esleipendunen behin-betiko zerrenda eta erreserba-zerrenda, sakatu hemen ikusteko. Guztira 77 baratze zozketatu dira.

Adjudikatzaileek 3 egun naturaleko epea izango dute adjudikazioari uko egiteko edo onartzeko. Bestalde, kontzesioak maiatzaren 13ko datarekin izango dira eta egun horretatik etorri behar dira adjudikatzaileak ordaintzera eta giltzak jasotzera, herritarren arreta-zerbitzura (ZU).

Auzokonpostaje AgustinakHurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Errenteriako Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

Gehiago irakurri...

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1