Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, hurrengo ostegunean Baratzen adjudikazio-ordena ezartzeko zozketa egingo da. Zozketa ikusi nahi duenarentzat sarrera librea izango da.
Iragarkia eta behin betiko zerrenda ikusteko sakatau hemen.
ZEOZKETAREN LEKUA ETA DATA:
Noiz: 2019ko apirilaren 11n
Ordua: 12:00
Non: Errenteriako Udaleko Udalbatza aretoan. Herriko plazan z/g, 1. solairua
Pirinioetako Burdinaren Bideari buruzko erakusketa ikusgai dago Xenpelar Etxean, gaur hasi eta apirilaren 13a arte.
2018 urte amaiaren Errenteriako Udala Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzen duen elkartera atxikitu zen. Elkarte hau Pirinioetako burdinaren kulturaren eta tradizioaren inguruan azterketa-, kontserbazio- eta zabalkunde-lan bateratu bat garatzeaz arduratzen da. Burdinarekin eta jarduera siderurgikoarekin lotutako ondarea eta kultura balioan jartzea da helburua: meatzeak, burdinolak, artxiboak, arkitektura, betiere burdinaren munduarekin lotuta, Pirinioen bi aldeetan.
Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egingo du, hau da, klima-aldaketaren aurkako nazioarteko ekintza. Duela hamalau urte hasitako ekimena da eta mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.
Martxoaren 26an Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 4 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.
Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka Berezia ospatuko da datorren larunbatean, martxoaren 23an. Bere hamaikagarren urteurrenean, bere partaideen kopurua haunditzen jarraitzen dugu, azoka indartuz. Larunbateko azokan 19 partehartzaile izango ditugu, horietako 9 lore eta landare ekoizleak direlarik. Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai.