IV AzokaEkologikoa kartelaIrailaren 8an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren IV Azoka ospatuko da Gamon Zumardian.

Errenteriako Udala, Behemendi, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango dugu goizeko 10:00etatik14:00ak arte.

Gehiago irakurri...

AuzoKonposguneaHurrengo asteartean, abuztuak 28, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 4 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30etan abiatuko dira Fanderiako gunetik. Honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak eta Gaztaño (lehenik Arramendi igoeraren hasieran kokatuta dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena). Alaberga auzoko konpostaje-guneari dagokionez, eremu horretan egiten ari diren lanak gora-behera, gunea kendu egin zen eta herri-lanak amaitutakoan berriz ere erabilgarri izango dute konpostaje-programan parte hartzen duten auzoko bizilagunek.

Ikuskaritza hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Hori dela eta, erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, aldez aurretik 628 532 248 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo, bestela, ondorengo epostara idatzi, hurrengo astelehena baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

kotxe hibridoaUdalak mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta ingurumena gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erabilera bultzatzeko kotxe elektriko bat erosi du mantentze-lanetarako brigadak erabiltzeko. Ibilgailu berri honen autonomia 300km-koa izango da, gutxi gorabehera. 

Gehiago irakurri...

Udako abenturak 2018Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2018ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.

Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatzen ari dira udaran zehar: gautxoriak askatzeko jarduera, narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera, etab. Larunbata honetan, abuztuak 4, antolatutako azken ekimena burutuko da: AITZBITARTEKO LEHEN GIZAKIAK, HISTORIAURREKO BIZIMODUA erakustaldi eta tailerrak Aizpitarteko Lagunak elkartearen eskutik. 

Gehiago irakurri...

BisitenKartela2017Iaz bezala, abuztuaren lehenengo asteburuan Aiako Harria Parke Naturalean kokaturik dagoen Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean uda honetako Natura-Giden Zerbitzu Ofiziala abian jarriko da.

Bertako Kultur Ondare eta bioaniztasun-maila altua Galemys, SL enpresako aditu baten eskutik ezagutzeko aukera paregabea da, dudarik gabe. Izan ere, gune honek Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izendapena du, Natura 2000 Sarearen barruan babestua.

Gehiago irakurri...

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6