Añarbe Errenteriako Udalaren onura publikoko mendia da, antzina-antzinatik. Bioaniztasun-balio handiak eta baso naturalak dituenez, Aiako Harriko Parke Naturalaren eta Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) barruan babestuta dago, Natura 2000 Sarearen esparruan. Izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena Añarben dago.
Aurten ere Errenteriak ASTEKLIMA sentsibilizazio-kanpainarekin bat egingo du.
2023ko irailaren 22tik urriaren 1era Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen (ASTEKLIMA) laugarren edizioa ospatuko da Euskadi mailan. Ekimen honen helburua herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea da. Errenteriako Udalak bat egingo du berriz ere sentsibilizazio-kanpaina honekin eta jarduera ugari antolatu ditu: