Mugikortasun Iraunkorra

Lanak, erosketek, aisi-garaiak, ikasketek, ... orokorrean, gure eguneroko jarduerek toki batetik bestera mugitzea eskatzen digute. Joan-etorri horiek nola egiten ditugun, gure herriko egitura eta ingurune-paisaia baldintzatzen dituzte. Horretaz gain, erlazio zuzena dago norberaren mugitzeko ohituren eta osasunaren, klima-aldaketaren eta etxeko ekonomiaren artean.

Atal honetan, mugikortasun arloari buruzko informazioa aurkituko duzu:

Garraio-moduak Mugikortasun-Plana Eskola-bidea Zikloteka
Ederbidea Hegoak Oinetan Informazio-estekak Bizikleta-aforoa

Bizikletak 22016ko martxoaren 16an Udalak onartu zuen Oinezkoen eta Bizikleten Mugikortasunerako Udal-plana, Trafiko-, Hirigintza- eta Ingurumen-sailen artean egindako lankidetzarekin. Bertan jasotakoa beteaz, 2016ko irailean eta urrian, Udalak Errenteriako Udal Bizikleta-sarearen erabileraren jarraipena eta ebaluazio-sistema ezarri zuen, bizikleten zenbaketa sistematikoan oinarriturik. Datu horiek sarearen kudeaketa hobetzeko aukera ematen dute, azpiegitura horien egungo eta geroko eskaera aztertuz.

Irakurri gehiago ...

BidegorriaErrenteriako Udalak, Ingurumen Sailaren koordinaziopean eta Trafiko eta Hirigintza Sailekin batera, Oinezko eta Bizikleta Bidezko Mugikortasun Plana osatu zuen eta, 2016ko martxoaren 16an Tokiko Gobernu Batzordeak onartu zuen. Dokumentu honek bizikleta garraio-modu gisa erabiltzeko eta oinezko desplazamenduak erosoagoak eta erakargarriagoak egitea du helburu, modu honetan, Tokiko 21 Agendaren garapenean pausu berriak emanez. Ingurumenaren eta sostengarritasunaren ikuspuntutik mugikortasun sistemak Errenteriako bizi-kalitatearen hobekuntzan lagundu behar du, aldi berean energia kontsumoaren eta isuri kutsatzaileen jaitsiera lortzea suposatzen duena (bereziki klima-aldaketaren iturri diren negutegi efektuko gasena).

Irakurri gehiago ...

Atal honetan gure inguruko garraio-moduei buruzko informazioa aurkituko dituzu:

Garraio publikoa:

 Bestelakoak:

Atal honetan Mugikortasun Iraunkorrarekin zerikusia duten estekak aurkituko dituzu: txostenak, erakundeen guneak, etab.

Erakundeak eta elkarteak:

 Intereseko txostenak:

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5