Aire-kalitatea

Airea arnastea ezinbestAireEstazioaLezoekoa dugu bizitzeko, bai gu, bai gure antzera, oxigenoa airetik hartzen duten gainerako izaki bizidunek ere. Horregatik, airearen kalitatea egoera honean mantentzea ezinbestekoa dugu, bai osasun arazoak ekiditeko bai ingurumena babesteko ere. Atal honetan, airean dauden gai kutsagarriak ezagutzeko eta airearen kalitateari jarraipena egiteko aukera izango duzu, besteak beste. 

Errenteriako aire kalitatearen datuak ezagutzeko, Lezon kokatutako estaziora joan behar dugu, hori baita eskualdeko datuak neurtzen dituen estazio bakarra. Datuak ikusteko Eusko Jaurlaritzaren bilatzailera joan behar dugu eta menu zabalgarrian LEZO bilatu.

Estazioak parametro meteorologikoak aztertzeaz gain, partikula kutsatzaileak ere neurtzen ditu, PM10a alegia.

Eusko Jaurlaritzako grafikoak interpretatzeko legenda lagungarria:
H: hezetasun erlatiboa
P: presio atmosferikoa
R: erradiazioa
Tº: tenperatura
PM10: 10 mikratik beherako diametrodun partikulak.

Aire-kalitatea neurtzeko sarea Errenteriako aire-kalitatearen datuak Informazio-estekak
Errenteriako Aire-kalitatearen azterketa    

EstazioaLezoAirearen kalitatea herritarren bizi-kalitatean eragina duen eragileetako bat da, hau, ageriago geratzen da hiriguneetan kutsadura atmosferikoaren eragin kaltegarria nabarmenagoa baita. Errealitate honen ondorioz, herritarrek atmosferaren baldintzak zeintzuk diren jakin nahi dute, hori dela eta udalak ikerketa bat egitea esleitu dio Euskal Herriko Unibertsitateari.

Irakurri gehiago ...

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5