Errenteriako Udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen baterako lanari esker, ekainaren 3tik 11ra bost eguneko garbiketa kanpaina egin du brigada batek Oiartzun ibaiaren ibilguan eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza erreken erretenetan. Naturgune horietatik 800 kilo hondakin inguru bildu dira, horietatik plastikoa ugari azalduz. Horrela, 2016an abiaturiko ekimen publikoari jarraipena eman zaio.
Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastaldeek buru belarri aritu dira aurtengo esku-hartze planak garatzen. Maiatzaren 7an egindako Eskolen arteko Foroan ondorio guztiak ikasleen artean elkartuta, astearte honetan egindako Udal Foroan Aizpea Otaegi Errenteriako alkateari aurkeztu zizkioten emaitzak.
Maiatzaren 21ean EB osoan Natura 2000 sarearen Europako Eguna ospatuko da. Sare horrek planetako babestutako eremu multzo handiena biltzen du, 27.000 lehorreko eta itsasoko eremurekin. Bertan biodibertsitateren eta bizitza basatiaren biziraupenerako ezinbestekoak diren Gipuzkoako hainbat gune aurki daitezke: Aiako Harria, Urumea, Jaizkibel, Ulia, Artikutza, Abadia edo Txingudi.
Errenteriako Udalak hiri-hondakinen gaikako bilketa sistema aldatu eta hobetu zuen 2017 urtean, eta ahalegin berezia egiten ari da, urtez urte, ahalik eta birziklapen-tasa altuena lortzeko. Horretarako, informazio eta sentsibilizazio kanpaina ezberdinak antolatu ditu azken urteotan, batetik, herritarrei orokorrean, eta, bestetik, sektore ekonomiko zehatzei zuzendurikoak.