Informazio eta plataforma birtualen garaian bizi gara. Geroz eta gehiago dira informazioa bilatzeko dauden gune birtualak. Ingurumenak ezin du salbuespena izan. Horregatik,eta aspaldidanik genuen beharra asetzeko, Mendi eta Ingurumen Sailak Errenteriako webgune berria sortu du.
Tolosako Naturaldia jardunaldiek 25 urte betetzen dituzte. Bai Oñatik eta baita Errenteriak ere parte hartuko dute. Hain zuzen ere, maiatzaren 22an, Joaquín Araujo, idazle eta naturalista, Errenteriako Reina Aretoan hitzaldia ematera hurbilduko da, arratsaldeko 19:00etan. Hizlariak basoak sortzen duen aberastasunari buruz hitz egingo du.
Errenteriako Udalak Eskola bidea egitasmoa martxan jarriko du aurki. Proiektu honen helburua haurrak eskolara modu seguruan eta autonomoan joan ahal izatea da, horretarako, guraso eta irakasleen partaidetza ez ezik, herritarrena ere beharrezkoa da.
LARUNBATEAN 71 ERABILTZAILEENTZAT BANATU ZITUZTEN ARRAMENDIKO BARATZE-PARKEKO BARATZEAK
Elikadura subiranotasuna, autokontsumoa eta ekoizpen ekologikoa: beste hiri eta komunitate eredu baten ardatzak
Joan den larunbatean Udalak 71 erabiltzaileentzako baratzeak banatu zituen. Baratze horiek zozketaren bidez egokitu zitzaien, eta Arramendi Baratze-Parkeko lursailak dira.