Udako abenturak 2018Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2018ko udarako Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) kokatutako Listorretako aisialekuan.

Listorretako natur eremua ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera garatzen ari dira udaran zehar: gautxoriak askatzeko jarduera, narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera, etab. Igande honetan, uztailak 22, antolatutako hurrengo ekimena burutuko da: Ingurunea ezagutu eta orientatzen ikasteko jolasean.

Gehiago irakurri...

WhatsApp Image 2018 07 17 at 12.23.36Errenteriako Udala eta Behemendi Elkartearen arteko elkarlanaren ondorioz, bi pertsonaz osaturiko taldea Oiartzun ibaia eta Tolarieta, Masti eta Lintzirin erreketan dagoen zaborren bilketa lanak egiten ari da aste honetan. 2016 urtean hasitako ekimen honek jarraipena izango du aurtengo urtean ere, eta Oiartzun ibaia eta Lintziren errekaz gain, Tolarieta, Masti eta Epentza errekak ere garbituko dira.

Gehiago irakurri...

Udaletxea2017an udaleko energia faktura 1.151.302 €-takoa izan zen, hau da, biztanleko 29,2 €-ren baliokidea. Gastu hau aurreko urtekoarekin konparatuz %16,8 gutxiagokoa da, murrizketa hau kontratatuko energia potentziaren optimizazioari, energia kontsumoaren murrizketari eta kontratatutako energia prezioen jaitsierari esker lortu da.

Gehiago irakurri...

ListorretaBulegErrenteriako Udalak azterketa bat egingo du Listorreta-Barrengoloiako natur eremuan, Aiako harria natura parkean kokatua (Natura 2000 sarea).

Gehiago irakurri...

Udako abenturak 2018Listorretako narrasti eta anfibioak ezagutzeko gogoz bazaude, aukera paregabea duzu igandean, uztailak 8, goizeko 10:00etan. Susperregitik Malbazerraraino antolatuta dagoen ibilaldi honetan urmaeleko herpetofauna ezagutu ahal izango da aditu baten eskutik. 

Gehiago irakurri...

Martxoa 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31