Honakoak dira Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak azarorako antolatu dituen ekintzak:
AZAROAK 11-12:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da 10:00etatik 14:00etara bitartean. Errota doan bisitatu eta martxan ikusi ahal izango da, baita errotaren historiari eta inguruetako naturari buruzko erakusketa iraunkorra ere.
AZAROAK 19:
Hilabete honetako jarduera berezia Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen testuinguruan kokatu da: hondakinei beste erabilera bat emanez jostailuak eraikitzeko tailerra egingo da haur eta familientzat. Jarduera 6 urtetik aurrerako haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da eta 11:00etatik 13:00etara arte izango da.
Aldez aurretik izena eman beharra dago eta haurrek heldu baten laguntzaz joan beharko dute.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
• turismoa@oarsoaldea.eus / 943 494 521
• galemysfanderia@gmail.com / 690 720 264