Honakoak dira Fanderiako Errotako Ibaiaren Etxeak urrirako antolatu dituen ekintzak:
URRIAK 7-8:
Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota irekita egongo da. Hilabete honetan, 2023ko Ondarearen Jardunaldi Europarrak ospatuko dira, eta testuinguru horretan sartu da ondorengo ekintza: FANDERIAKO ERROTA, GEROA ETA ORAINA.
Errota doan bisitatu eta martxan ikusi ahal izango da, baita errotaren historiari eta inguruetako naturari buruzko erakusketa iraunkorra ere.
Bi txanda izango dira aipatutako bisita honetan, 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz.
URRIAK 14:
Hilabete honetako jarduera berezia, berriz, Hegazti Migratzaileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, hegaztiei eskainia izango da: gure inguruan aurki daitezkeen zenbait hegazti ezagutu ahal izango dituzte partehartzaileek, eskulanak egiten dituzten bitartean: hegazti itxurako jostailu mugikorrak.
Jarduera hau 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoei eta euren familiei zuzenduta dago eta 11:00etatik 13:00etara izango da. Haurrek helduekin joan beharko dute.
- Informazio gehiagorako eta izena emateko: