• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Oiartzun ibaiaren birgaitzea Fanderian

AutopistAzpiaErrenteriako Udalak onartutako Oiartzun Ibaiaren inguruneko Paisaiaren ekintza-planaren baitan, AP-8 autobideak Oiartzun ibaiaren gainean dituen biaduktuen egokitzapen eta paisaia-integrazioari buruzko ikerketa gauzatzen ari da Errenteriako Udaletxeko Hirigintza eta Ingurumeneko Saila.


Bertako erabilera zein den eta bertatik igarotzen diren pertsonek eremu honi buruz duten balioespena ezagutu asmoz online galdeketa bat prestatu du Udalak.

Aldi berean, egun hauetan zehar eta ordu ezberdinetan, ikerketa burutzen ari den enpresako langileak inguru horretan arituko dira kale-galdeketa egiten.

GaldeketaIrudiEUS

Azken Berriak:

30 June 2022

  • Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoa, zabalik
    Listorreta-Barrengoloiako informazio-gunea berriro zabaldu da. Errenteriako Aiako Harriko (Natura 2000 Sarea) Parke Naturaleko eta Kontserbazio Bereziko (KBE) sarbide nagusian dago, eta urriaren 12ra arte egongo da zerbitzua ematen. Listorreta-Barrengoloian, Aiako Harriko Parke Naturaleko informazio bulegora hurbiltzen diren bisitariek Natura 2000 Sarean babestuta dagoen eremu honetako eta eskualde osoko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera […]
  • Errenteriako Udalak eta Aranzadi Elkarteak Añarbeko flora fungikoaren azterketa berri bat egingo dute
    Añarberen egungo egoeratik abiatuz, bere etorkizuna hobetu eta ezagutzeko, ezinbestekoa da bertako onddoen aberastasuna ezagutzea eta bizidun hauen bizi baldintzak nolakoak diren jakitea. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkarteko Mikologia Sailak eta Errenteriko Udalak, 2007. urtean Añarbeko onddoei buruz egindako ikerketari jarraipena eman nahi zaio. Ikerketa horretan 219 espezie katalogatu ziren; horietatik 77 espezie Gipuzkoan aipatu gabekoak, […]
  • Udaren inguruko familientzako ekintza berezia egongo da igandean Fanderiako Errotan
    Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak (ibaiaren Etxea) hilabeteko bigarren asteburuetan 10:30etatik 14:00ak arte errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezia antolatzen du. Hau da ekainaren 19rako prestatu den jarduera: Gehienbat publiko familiarrari zuzendutako jarduera izango da. Udari ongi etorria emateko, urtaroak zer diren eta zer suposatzen duten azalduko […]
  • 150 familiek etxeko biohondakinak herrian bertan konpostatzen dituzte, 36,5 tona hondakin
    Errenteriako udalak 2014tik abian du konpostaje programa. Helburua jatorrizko bereizketa handitzea eta biohondakinen prebentzioa hobetzea da konpostajearen bidez. Programa honekin, auzo eta etxe konpostajearen bidez, hondakin organikoen autokudeaketa sustatu eta erraztu nahi dira. Horretaz gain, konpostajea egiten duten bizilagunek % 40eko hobaria dute euren hondakinak bildu eta ezabatzeko tasan, egiten duten lana konpentsatzeko. Aurten 150 […]
  • Enara-habiak aurkitzeko deialdia luzatu dute Errenteriako Udalak eta Aranzadi ZEko ornitologia-taldeak
    Bolondresen bila dabiltza gure lurraldean enara, sorbeltz eta enara azpizurien habiak erroldatzeko. Ekimen honi buruzko xehetasunak emateko ekainaren 15ean, 18:00etan, Errenteriako Xenpelar aretoan hitzaldi bat antolatu dute. Bertan, errenteriarren laguntza eskatuko da, biztanle guztien artean udalerrian dauden habiak erroldatu eta zenbatzeko Erroldaren datuek ENARAK izeneko bisore digital berri bat elikatuko dute, Saharaz hegoaldeko Afrikan bizi […]
Ekaina 2022
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3