Portada zarataMapa2015 urtearen amaieran, Errenteriako Udala Zarata-mapa osatzeari ekin zion, Udalsarea, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioarekin. Behin zarataren inguruko diagnosia eginda, herriko auzo ezberdinetan bilerak egin zituen azterketa osatu eta Zarataren Ekintza-plana prestatzeko. 2016ko urriaren 3an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Errenteriako Zarata-maparen behin behineko bertsioa argitaratu zen eta, honenbestez, erakusketa publiko faseari bide eman zitzaion. Honela, hilabeteko epea eman zen (azaroaren 3ra arte) interesatutako edonork dokumentazioa eta prozedura aztertu eta alegazioak egin zitzan.

Epe hori igarota eta egindako ekarpenak aztertu ondoren, 2017 urtarrilaren 18an, Errenteriako Udaleko Gobernu Batzordeak Errenteriako Zarata-mapa onartzea erabaki zuen. 

 udalsarea  diputacion  gv
   

 

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5