Mugikortasun, Garraio eta Hiri-agendako Ministerioaren Trenbide Plangintzako Zuzendariordetza Nagusiak, ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean jakinarazi zuen Euskal Herriko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarria: Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatiari behin behineko onarpena jaso zuela eta, berau, jendaurrean jartzeko prozesuari hasiera ematen ziola.
2020ko ekainaren 17an, Trenbide Plangintzako Zuzendaritza Nagusiak behin-behinean onartu zuen "Euskal Herriko trenbide sare berriaren informazio-azterlan osagarria: Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatia". Azterlanaren behin-behineko onarpenari jarraiki, eta Trenbideen Sektorean indarrean dagoen araudiaren eta ingurumen alorreko legediaren arabera, aipatu azterlana 2020ko abuztuaren 3ra arteko epean jarri da jendaurrean administrazio publikoek, gizarte eragileek, ekologistek edo/eta interesa duten pertsonek dokumentazioa aztertu eta egoki ikusten dituen ekarpenak egin ditzan. Aipatu dokumentazioa ondorengo estekan eskuragarri dago: https://www.mitma.gob.es/ferrocarriles/estudios-en-tramite/estudios-y-proyectos-en-tramite/astigarraga-lezo
Alegaziorik aurkeztu nahi izanez gero, Trenbide Plangintzako Zuzendaritza Nagusiari bideratu behar zaizkio (Sagrados Corazones plaza, 7, 28071 Madril), erreferentzia gisa "Jendaurreko informazioa E.I.C. Astigarraga-Lezo" jarrita.
Informazio gehiagorako, ondorengo webguneak eskuragai dituzu: