CapturaZarata eta kalitate akustikoari buruzko legedia betetzeko Errenteriako udalak hainbat pausu aurrera eraman ditu. 2017an Errenteriako Zarata Mapa onartu zen eta urte bat beranduago Errenteriako Soinu-Ingurua Hobetzeko Plana (2018). Oraingoan, eta aipatutako planaren ekintzen artean, udalerriko Eremuko Planak idazteari ekingo zaio. Plan honen xedea kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez dituzten eremuetan hauek zuzentzeko neurri zehatzak proposatzen ditu.

Neurri horien bide-orria zehazteko herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua da, hori dela eta azterlana egin duten teknikariek zuzenean lanaren aurkezpena egingo dute hainbat auzotan; eta udalak bizilagunak animatzen ditu bertaratzera eta parte hartzera.

Bileren egutegia honakoa da:

Martxoaren 5ean, honako herritar eta auzo elkarteekin: Gaztaño, Zamalbide, Beraun eta Pontika.
Tokia: Reina Aretoa. Xenpelar Kalea, 3

Martxoaren 9an, honako auzo elkarteekin: Agustinak, Erdialdea, Fanderia eta Lartzabal.
Tokia: Reina Aretoa. Xenpelar Kalea, 3.

Martxoaren 12an, honako auzo elkarteekin: Galtzaraborda, Igantzi, Kaputxinoak, Iztieta, Olibet-Etxeberrieta eta Alaberga.
Tokia: Reina Aretoa. Xenpelar Kalea, 3

Bilerak arratsaldeko 18:30etan izango dira.

Azterlanak kontsultatu:

BABE 1:BABE 1: Beraun eremuaren etxebizitza-gunea, Igantzi eta Potinka hegoaldearekin batera
BABE 2: Iztieta, Morrongilieta, Erdialdea eta Alaberga
BABE 3: Udalerriko ekialdea, Gabierrota, Fanderia, Lartzabal, Agustina depositua eta Markolako etxebizitza-guneak.
BABE4: Olibet/Etxeberrieta
BABE5: Kaputxino eta Sorgintxulo etxebizitza-guneak eta Don Bosco eskolako eremuak
BABE7: Esnabide, Galtzaraborda eta Alabergaren zati bat.
BABE8: Gaztaño eta Gaztañoberri
BABE12: Sagardiburu eta Añabitarte

 

 

Apirila 2020
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3