Zarata-mapa zein diagnosia osatu eta hiritarrekin partekatu ostean, Errenteriako jasotako emaitzekin Zarataren Ekintza-plana osatu egin zen. Dokumentua ikusgai publikoan egon ondoren udalak onartu egin du.
Errenteriako Soinu-ingurua hobetzeko plan honek kalitate akustikoa hobetzeko-ekintzak zehazten ditu eta, horrek, herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzan eragin zuzena izango du. Urtero dokumentuan zehazten diren jarduera batzuk aurrera eramango dira.