paisaia Errenteria errekaJendaurrean jarri da Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionalaren lurralde-plan partzialaren aldaketaren dokumentua - paisaiaren zehaztapenei buruzkoa- (LPP), norbanako eta elkarte interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izateko. Lurralde-plan partziala honek behin betiko onartu zen 2016an eta orain ez-funtsezkoa diren aldaketak jaso nahi dira. Eremu funtzional honek Errenteria eremua hartzen du, besteak beste.

Epea berrogeita bost egunez irekita egongo da (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera).

LPParen aldaketa dokumentua eta ingurumen-azterlan estrategikoa ikusteko sakatu hemen.

DiptikoPortadaKantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko Plan Hidrologikoa (2021-2027) berrikusteko prozesuan dago. Hasierako dokumentuak ezarrita, Kantauri Ekialdeko zatiaren Gai Nagusien Eskema jendaurrean jarri zen 2019ko irailean eta 2020ko urriaren 30era arte dago ekarpen publikoak egiteko aukera (ikusi parte-hartzerako informazio-diptikoa).

Gai Nagusien Eskema (GNE) tarteko dokumentu giltzarria da Plan Hidrologikoa berrikusteko prozesuan. Hasierako Dokumentuak finkatu ondoren lortutako emaitzetan oinarritzen da eta Plan Hidrologikoaren proiektuaren proposamena sostengatzen duen elementu gisa balio behar du.

Irakurri gehiago ...

Ekaina 2022
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3