Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurralde Historikoan dauden errepide nagusien zarata-mapak osatu ditu, 2003ko azaroaren 17ko 37/2003 Legeak, Soinuarenak, eta lege hori garatzen duen araudiak ezarritakoa betez. Errepide nagusi hauek urtean 3 milioitik gora ibilgailu jasotzen dituztenak dira. Orotara, 25 errepide edo errepide zatietako eragin akustikoa aztertu eta mapetan islatu ditu Aldundiak.
Errenteriari dagokionez, lau dira azterketa honetan hirian eragiten duten errepideak:
Gipuzkoako Foru Aldundiak abuztuaren 7an jarri zituen zarata-mapa hauek erakusketa publikoan, hilabetez, interesa dutenen ekarpenak egin ditzaten. Informazio gehiago www.gipuzkoaerrepideak.net eskura daiteke.