Animaliak edukitzeko eta babesteko udal-ordenantza bere onarpenerako azken fasean sartu da. Modu honetan, edozein pertsonek edo erakundek ordenantza honi ekarpenak egin diezazkioke otsailaren 26ra arte. Ekarpenok Udaleko ZU! Zure Udala arreta-zerbitzuaren bidez (astelehenetan 7:30etik 14:00etara; asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara; eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 19:00etara) edo telematikoki (https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do) egin daitezke.