Klima-aldaketa, planetak gaur egun aurre egin behar duen ingurumen erronkarik nagusiena da. Gaur egungo eta etorkizuneko klimaren inpaktuak eragozteko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak “Gipuzkoaren Klima Aldaketaren Kontrako Estrategia 2050 - Gipuzkoa Klima 2050” osatzen lanean ari da.
Aldundiko gainontzeko departamentuekin egindako barne kontraste prozesuan jasotako ekarpenak estrategian barneratu ostean, jendaurreko informazio prozesua abian jarri da interesdunek edo herri-administrazioek bere iradokizunak eta ekarpenak egiteko. Bi bide daude:
• Ekarpenak Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez helaraziz.
• Ekarpenak posta arruntaz Ingurumeneko Zuzendaritzara bidaliz, edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan aurkeztuz.
Dokumentazioa
Ekarpenak egiteko epea, 2018ko apirilaren 28ean amaitzen da.
+info:
http://www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/
https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2018/03/28/c1802192.pdf