ErrotaFanderiaAzken urteetan egin bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldien baitan bisita ugari antolatu dituzte Gipuzkoako hainbat udalek. Edizio berri honen leloa: Ondarea, plazara! da eta helburua kultur ondareari buruzko sentsibilizazioa areagotzea da.

Errenteriako udalak hainbat ekimen antolatu ditu eta larunbat honetan, urriak 5, Ondarea eta natura uztartuko dituen ibilaldi komentatua egingo du.

Gehiago irakurri...

argiteriaBerria 32019an Udalak hainbat erakundetik —EEE, GFA, IDAE— 318.561,53€-ko diru-laguntza jaso du argiteria publikoaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta energia berriztagarrietako proiektuak aurrera eramateko.

Proiektuen helburuak energia aurreztea eta ordezko energia-iturriak erabiltzea dira, eguzkiarena kasu honetan, dira.

Gehiago irakurri...

Auzokonpostaje AgustinakHurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

Gehiago irakurri...

Bide Berdearen Eguna 2019 EUSBide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Arditurriko bideari merezi duen aintzatespena emateko antolatu dugu bizikleta martxa datorren igandean, irailak 15. Beraz, garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako:

Gehiago irakurri...

ERRENTERIA KartelaIrailaren 13an, ostirala, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko du beste urte batez Errenteriako Udalak Gamon Zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.

Gehiago irakurri...

Urtarrila 2021
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31