Bioaniztasuna

Bioaniztasunak Lurrean bizi diren izaki bizidunen aniztasunari eta hauek baldintzatzen dituzten natura-legeei erreferentzia egiten dsalamandra2ie. Egungo bioaniztasuna milaka milioi urtetan emandako prozesu naturalen eboluzioaren emaitza da, eta baita gizakiaren etengabeko eraginaren ondorio ere. Bioaniztasunak ekosistema ezberdinak eta espezie bakoitzaren aniztasun genetikoa barneratzen ditu. Izan ere, aniztasun horrek izaki mota ezberdinen arteko harremanak bultzatzen ditu, bai espezieen arteakoak, bai euren ingurunearekikoak ere, planetako bizitzaren oinarri izanik.  

Atal honetan gure udalerriko bioaniztasunari lotutako informazio esanguratsuena aurkezten dizugu: interes-guneak, estrategiak, tokiko fauna eta flora, ...

Bioaniztasun-Estrategia Añarbe baso erreserba Espezie inbaditzaileak
Estekak eta udal-argitalpenak Aiako Harria Parke Naturala Lau Haizeta Parkea
"Ni, Urumea" dokumentala Redvert Proiektua Tokiko fauna
  LIFE Kantauribai  

Añarbe interes biologiko handiko animalia basatien habitata da: basakatua, katajineta, erbinudea, azkonarra, katagorria, muxar grisa, orkatza, basurdea, okil beltza, okil handia, hontz ertaina, urubia, izokin arrunta, kukulumera... Desagertzeko arriskuan dauden animalia zein landare espezieak ugaldu, babestu eta elikatu egiten dira Añarben. Baso natural helduak eta egundoko baso eremu trinkoak aurkitzen dira han, naturaltasun handiko paisaiak beti ere.

Irakurri gehiago ...

Gure planetan bizi den espezie kopurua zenbatekoa den zehaztasun osoz esatea zaila da oso. Adituek Lurreko espezie kopurua 13 eta 30 milioiren artean kokatzen dute, zenbaketarako erabiltzen den kalkulu-ereduaren arabera. Tartea horren zabala izanik, zientzialariek kopuru hori 14 milioitakoa izan daitekeela adostu dute. Kopuru horretatik mundu mailan 1,7 milioi baino ez dira sailkatu. 

Irakurri gehiago ...

Espezie exotiko inbaditzaileak (EEI) lurralde edo ekosistema (itsastar, lehortar edo ibaitar) batean jatorrizkoak ez diren, baina bertan ezarri diren flora eta fauna espezieak dira, ugaltzeko ahalmen handia dutenak eta jatorrizko espezieak kaltetzen dituztenak. Ekonomian ere kalteak eragiten dituzte. Inbasio biologikoen arrazoi nagusiak giza ekintzan (salgaien garraioa, lorezaintza eta basogintzarako erabilera, maskotak, e.a.) eta klima-aldaketan aurki ditzakegu.

Irakurri gehiago ...

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5