Lau Haizeta Parkeak 1999an jaso zuzen bere izendapena. Orotara 600 hektarea hartzen ditu Errenteria, Astigarraga eta Donostiako udalerrietako lurretan. Horietatik 200 ha. Errenterikoak dira. Parkean, eta Errenteriako mugen barne, kultura-ondare gisa sailkatutako elementu ugari daude, besteak beste:
Natura-ondareari dagokionez ere, hainbat gune aipatzekoak dira:
Nekazaritza eta abeltzaintza tradizionalak Donostia, Pasaia, Errenteria eta Astigarragako hiri-guneen kanpoaldeak sagasti, larre eta baratzeetan bilakatu zituen, gune malkartsuenak edo ekoizpen-balio gutxikoak landu gabe utziaz. Hain zuzen ere, gune hauetan haritz kanduduna, ametz, lizar eta haltzaz osatutako zuhaiztiak kontserbatu dira. Egoera honek inguruetako toponimia hobeto ulertzeko baliagarri da: Altza, Intxaurrondo, Astigarraga edo Lizardi.
Arkaitzaundi harrobiaren ertzean, Txoritokietako mendi-magalean, adibidez, haritza (Quercus robur), gaztainondoa (Castanea sativa), urritza (Corylus avellana), lizarra (Fraxinus excelsior), gereziondoa (Prunus avium), eta abarrez osaturiko baso misto zabala aurkitzen da.
Dibulgazio materialak
Heskai biziak | Informazio-panela | Kutarroko urmaela |