LogoKantauribaiLIFE KANTAURIBAI Europako proiektu bat da eta haren helburu nagusia Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaien eta ibaiadarren ibai-ekosistemari lotutako espezie eta habitaten kontserbazio-egoera hobetzea da, Natura 2000 Sareko 15 babesgunetan, betiere Nafarroa, Gipuzkoa (EAE) eta Akitania eskualdeen artean partekaturiko 5 ibai-arroetan.

Proiektuaren aurrekontua guztira 10.858.333,71€-koa da eta bere iraupena 60 hilabetekoa (2022ko urritik 2027ko irailera arte). Jarduketa esparrua Euskal Herriko 3 eremuetako 5 arro hidrografikoetan partekaturiko da: Oria eta Urumea (Nafarroa eta Gipuzkoa), Errobi eta Urdazuri (Benafarroa, Lapurdi eta Nafarroa) eta Bidasoa (3 herrialdeek partekatua). Proiektuaren informazio laburtua hemen kontsulta daiteke.

Proiektuak honako helburu zehatzak ditu:

  • Natura 2000ko babesguneetako Batasunaren intereseko ibai-habitaten eta -espezieen kontserbazio-egoera hobetzea.
  • Ezagutza eta esku hartzeko gaitasuna era koordinatuan eta bateratuan handitzea.
  • Emaitzen berri ematea tokian, eskualdean eta Europan, hala gizarteari nola Administrazioei, ur emakidunei, ikertzaileei, adituei eta inguru horien bisitariei.
  • Gizartea eta arloko eragileak sentsibilizatzea gure ibaiek dakarten onurez eta ibaiak kontserbatu beharraz eta, era berean, Natura 2000 Sareak eta EBko LIFE Funtsekin finantzaturiko proiektuek duten garrantziaz.

Helburu horiek erdiesteko, hainbat ekintza garatu behar dira:

  • Ibai-ekosistemari lotutako habitatak lehengoratzea eta hobetzea: oztopoak ezabatu eta iragaztea, eta haltzadi kantauriarrak lehengoratzea.
  • Arrain migratzaileen espezieen kontserbazio-egoera hobetzea (izokina, aingira, kolaka, lanproiak...).
  • Perla-musikuiluaren (Margaritífera margaritifera), desman piriniotarraren (Galemys pyrenaicus) eta bisoi europarraren (Mustela lutreola) kontserbazio-egoera hobetzea.
  • Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzea, hala nola bisoi amerikarra (Neovison vison), koipua (Myocastor coypus), arratoi musketadura (Ondatra zibethicus), bai eta hainbat flora-espezie ere.
  • Jarraipena eta ebaluazioa egitea.
  • Komunikazioa, zabalkundea, jasangarritasuna, erreplikazioa eta emaitzen ustiapena egitea.

Horrekin guztiarekin, honako emaitzak lortza espero da:

  • Ibaiko 25 oztopo ezabatzea eta beste 7 oztopo iragaztea, arrainak igarotzeko, zazpi oztopo horiek ezin baitira gaur egun ezabatu.
  • Atlantikoko izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek duten mehatxurik handienetako bat murriztea: ibaiak oso etenak baitaude.
  • Arrain migratzaileen espezieak kontrolatzeko eta haien jarraipen automatizatua egiteko sistemak ezartzea, espezie horien monitorizazioa ahalbidetzeko, betiere gizakiak ahalik eta gutxien esku harturik.
  • Gaur egun, flora exotiko inbaditzaileen espezieek okupatutako 100 ha haltzadi lehengoratzea.
  • Izokin populazioen tamaina % 10 handitzea; Margaritifera margaritifera espeziarena, % 5, eta bisoi europarrarena eta desmanarena, % 10.
  • Espezie exotiko inbaditzaileen populazioak % 90 murriztea, hala nola bisoi amerikarra, koipua eta arratoi musketaduna.
  • Eskuliburu praktiko bat argitaratzea, zentral hidroelektrikoetako presek arrainen migrazioan duten inpaktua murrizteko.
  • Lan talde bat sortzea, Bidasoa ibaiaren arroaren nazioarteko koordinazioa ahalbidetzeko, arrain migratzaileen espezieak kudeatzeko eta haien jarraipena egiteko.

 

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5