logos cabecera web irekibai 3Presek, presa txikiek, hodiek eta hainbat eraikuntza motak oztopoak sortzen dituzte gure ibaietan, eta ibaien berezko funtzionamendua eragozten dute. Horren ondorioz, ekosistemak aldatzen dira, eta horrek eragina du espezierik sentikorrenetan (ugaztun erdi urtarretan, esate baterako bisoi europarrean eta muturluze piriniotarrean eta, arrainetan, izokin arruntean), espezie horien banaketa eremua murrizturik edo zatikaturik gelditzen baita. Horrek eraginda, taldeak elkarren artean ugaltzen dira; horrenbestez, isolamendu genetikoa gertatzen da eta, bestelako ondorioekin batera, espezieei murriztu egiten zaie beste presio batzuei aurre egiteko gaitasuna, espezieen biziraupena bera ere arriskuan jarrita.

Egoera konpontze aldera, ibai-kudeaketan ardura duten EAEko nahiz Nafarroako Administrazio Publikoek oztopo horietan esku-hartzeko lana hartu dute bere gain, jarduketa-ildo nagusi gisa. Erkidego bakoitzean arlo horretan eginiko lanez landara, azken urteotan halaber hainbat lankidetza-proiektu garatu dira, eta horren emaitza LIFE IREKIBAI izan da.

Honats bisoi europarraren inguruan sentsibilizaziorako sortutako bideoa:

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1