Gure planetan bizi den espezie kopurua zenbatekoa den zehaztasun osoz esatea zaila da oso. Adituek Lurreko espezie kopurua 13 eta 30 milioiren artean kokatzen dute, zenbaketarako erabiltzen den kalkulu-ereduaren arabera. Tartea horren zabala izanik, zientzialariek kopuru hori 14 milioitakoa izan daitekeela adostu dute. Kopuru horretatik mundu mailan 1,7 milioi baino ez dira sailkatu. 

Gaur egun, batez ere giza-jardueren eraginez, espezieen desagertze-tasa berezkoa baino 100 eta 1.000 bider handiagoa dela uste da. Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Elkartearen arabera, mundu mailan, mamiferoen %20-23a, hegaztien %12a eta anfibioen %31a desagertzeko arriskuan dago. Azken hamarkadetan, munduko ekosistemen %60ak kalte larriak jasan ditu, degradatuak daude edo modu ez jasangarrian ustiatzen dira. Arrain-populazioaren %75ak gehiegizko ustiapena jasaten du edo ia agortuta daude eta 1990tik hona mundu mailako laboreen aniztasun genetikoaren %75a suntsitu da.

Egoera honen aurrean, Errenteriako udalak Bioaniztasuna eta natura-ondarea hobetu eta kontserbatzeko Estrategia onartu zuen 2016/04/02an. Modu honetan, tokiko administrazioak bioaniztasunaren galera murriztu eta kontserbazio-egoera hobetzeko ahalegina burutzen du, ahal duen neurrian arrisku eta mehatxu ezberdinak mugatuz eta bioaniztasunaren kontserbazioa bere agenda politikoan txertatuz. Naturak gure bizi-kalitatean duen eragina onartzean bioaniztasuna babesteko beharrezko politika eta erabakiak hartzera eramango gaitu, bai arlo publiko zein pribatuan. 

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6