Atal honetan Hondakinei buruzko informazioa aurkituko duzu: informazioa praktikoa, gomendioak, ...
Birziklapen gida | Galdera arruntak | Gomendioak |
Garbiguneak | Hondakin handiak | Gaikako bilketa |
Poltsa konpostagarrien makinak | Etxeko hondakin arriskutsuak |
ZER DA “RSU EGITASMOA”
“RSU Egitasmoa” Lanbideko Enplegu Planaren baitan kokatzen den egitasmo pilotu bat da, Pasaia, Errenteria eta Lezoko Udalek bultzaturikoa, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera. Enplegu Planaren helburua langabezia egoeran dauden pertsonei lan aukera bat ematea bada ere, egitasmo honek Ingurumenaren eta hondakinen inguruan herritarrek dituzten ohituretan positiboki eragitea bilatzen du.
Gaikako bilketarako edukiontziak
Hondakinak sortu ondoren, hauek behar bezala kudeatu behar ditugu. Hiri-hondakinen dagokionez, etxeetan, dendetan, komertzioetan, etab. hainbat hondakin bildu ditzakegu gaika. Horretarako,. Errenteriako kaleetan hainbat edukiontzi ezberdin ditugu, kolore eta itsuraren arabera, hondakin mota bat edo bestea biltzeko. Honakoak dira Errenterian gaikako bilketarako kalean aurki ditzakegun edukiontziak:
Bosgarren edukiontziaren (marroia) ezarpenarekin, Errenteriako udalak 2016 hasieran doako poltsa konpostagarriak banatzeko lau makina jarri zituen: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian eta Kaputxinotan.
Udalerriko urrutiko auzoetan eta leku garaietan poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jarteko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan, Agustinetako auzoan bosgarren makina jarri da, Markola kalean, auzo elkartearen eta jubilatuen elkartearen ondoan.
Errenteriako Udalak konpromiso irmoa erakutsi du etxeetako eta merkataritzako hondakinak gaika biltzeko, eta egungo hondakinen udal sistema hobetzeko. Hobekuntza honen bidean, 2017an errefusaren zatikia biltzeko EDUKIONTZI GRISAK zabaldu ditu udalerri osoan, herritar guzti-guztiek erabil ditzaten. Etxean sortzen diren hondakinak ongi sailkatzea garrantzitsua denez, Errenteriako udalak BIRZIKLAPEN GIDA argitaratu du herritarrei laguntza emateko.