Atal honetan Hondakinei buruzko informazioa aurkituko duzu: informazioa praktikoa, gomendioak, ...
Birziklapen gida | Galdera arruntak | Gomendioak |
Garbiguneak | Hondakin handiak | Gaikako bilketa |
Poltsa konpostagarrien makinak | Etxeko hondakin arriskutsuak |
Hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko RSU Egitasmoari amaiera emateko, maiatzaren 20tik 29ra bitartean Errenteriako auzoetan zehar, behar berezia agertu duten edukiontzi-puntuetan ingurumen-hezitzaileak herritarrak hondakinei buruz informatzen eta sentsibilizatzen aritu dira.
Oarsoalde Eskualdeko Garapen-Agentziak eta Udalak “RSU egitasmoak” otsailaren 5ean eman zioten hasiera Errenterian, kaleko hondakin-edukiontzien ondoan ingurumen-hezitzaileak zabalduz eta bertaratutako herritarrei hondakinen inguruan informatuz eta sentsibilizatuz.
Dagoeneko 17 edukiontzi-gunetan jardun dira hezitzaileak (Iztieta, Olibet-Etxeberrieta, Erdialdea eta Galtzaraborda auzoetan) eta Beraunen emango diote amaiera kanpainari maiatzaren 31ean. Egunean, 30 herritar ingururen zalantza, proposamen eta kexak erantzun eta jaso dituzte.
Gure hondakinen gaikako bilketa eta frakzio organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan.
Halaber, Udalak 2016an eta 2017an zehar bost makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian, Kaputxinoetan, eta Agustinetan.
Poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan Erdialdeko auzoan seigarren makina ezarri da, Udaletxean bertan.
2017ko azaroan hondakinak gaika biltzeko udal sistema berria ezarri ondoren, 2018ko urtarrilean, gaikako bilketa %62,2ko zifrara iritsi da, eta hori herritarren jarrerari esker gertatu dela nabarmendu du udalak, “herritar ekoaktiboei esker”.