GidaAzala1Errenteriako Udalak konpromiso irmoa erakutsi du etxeetako eta merkataritzako hondakinak gaika biltzeko, eta egungo hondakinen udal sistema hobetzeko. Hobekuntza honen bidean, 2017an errefusaren zatikia biltzeko EDUKIONTZI GRISAK zabaldu ditu udalerri osoan, herritar guzti-guztiek erabil ditzaten. Etxean sortzen diren hondakinak ongi sailkatzea garrantzitsua denez, Errenteriako udalak BIRZIKLAPEN GIDA argitaratu du herritarrei laguntza emateko.

Biohondakinen edukiontzi marroia ezarriz, kanpaina komunikatiboak burutuz, hobari fiskalak aplikatuz eta, batez ere, herritarrek egindako lanari esker, gaikako sailkapena %43ko sabaia gainditzea lortu da Errenterian. Orain, beste hainbat herritan bezala (Arrasate, Beasain. ...), Udalak beste urrats bat eman nahi du zabortegietara hondakin gutxiago bidaltzeko: alde batetik, herriko ekonomiari gutxiago eragiteko eta, bestetik, osasun publikoan, ingurumenean zein klima-aldaketan afekzioa murrizteko. Ekimen berri honekin gaikako bilketaren bitartez %60aren bereizteko eskaera lortzea bilatzen du Udalak, eta horrekin batera, Europako Batzordeak ezarritako gida-lerroak betetzea.NeskaTxartela

Kanpaina honetan txartel elektroniko berri bat jasoko du etxean herritar bakoitzak edukiontzi grisa eta marroia ireki eta sistema berrian parte hartu ahal izateko. Izan ere, azaroaren 13tik aurrera edukiontzi marroia eta grisa irekitzeko nahi eta nahi ez txartel elektroniko bat beharko dute biztanleek.Errenteriako Udalak, gaur egun bosgarren edukiontzian alta emanda dauden 8.500 familiak zoriondu nahi ditu egindako bideagatik, eta aldi berean beste herritar guztiei luzatzen die bide bera jarraitzeko gonbitea.

Materia organikoa botatzeko erabiltzen diren poltsa konpostagarri eta biodegradagarriak, agortzean, Udaletxean zein Iztieta, Beraun, Kaputxinoak, Agustinak eta Galtzarabordako kiroldegian ezarritako makinetan eskura daitezke txartelaren bidez. Makina bakoitza non dagoen jakiteko, sakatu kokapen-planoan. Makinek, erabiltzen diren aldiro, 10 asterako 40 poltsako paketea ematen dute.

Helburuak betetzeko bidean, erakunde publikoei eskatu ohi zaie kanpainak eta pedagogia egitea. Hau berau horren adibidea da, etxez etxeko bisitak egitea Errenteria osasuntsuago baten aldeko komunitatera ongi etorria emateko, alegia.

 

UDAL GOMENDIOAK BOSGARREN EDUKIONTZIA Etxebizitzak 2018 001  TxartelElektronikoa3b 001  GidaAzala1 MarroianZer GrisanZer
Udal gomendioak  Txipadun txartela Birziklapen-gida Edukiontzi marroian zer bota? Edukiontzi grisan zer bota?

 

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1