• Hasiera >
  • EKOAKTIBOA >
  • Poltsa konpostagarriak banatzeko makina jarri da Agustinetako auzoan

IMG 20171213 WA0005Bosgarren edukiontziaren (marroia) ezarpenarekin, Errenteriako udalak 2016 hasieran doako poltsa konpostagarriak banatzeko lau makina jarri zituen: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian eta Kaputxinotan.

Udalerriko urrutiko auzoetan eta leku garaietan poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jarteko asmoarekin jarraitzen du Udalak. Horregatik, aste honetan, Agustinetako auzoan bosgarren makina jarri da, Markola kalean, auzo elkartearen eta jubilatuen elkartearen ondoan.

Makinak erabiltzeko hainbat aholku:

1.- Txartel elektronikoa makinaren irakurgailura hurbildu poltsak eskuratzeko. Txartela izango dute bosgarren edukiontziaren programan izena ematen duten familiek.

2.- Makinek 40 poltsa konpostagarriko bilkari bat banatzen dute dohainik sarbideko eta familiako. Kalkulatzen da 40 erabilerakoak eta 10 asterako direla (4 erabilera/asteko).

3.- Makinaren pantailan agertzen den mezuak adieraziko digu zein datatan hartu ahalko ditugun poltsak berriro, izan ere, 10 aste horiek baino lehenago ez digu poltsa konpostagarririk banatuko.

4.- Egungo bost makinetan banatzeaz gain, poltsa konpostagarrien doako banaketa egiten jarraituko da Udaletxeko beheko solairuan dagoen bulegoan.

Ingurumeneko Sailak GOGORAZTEN DU garrantzitsua dela: (1) txartel elektronikoa erabiltzea hondakin organikoen poltsa eramaten den aldiro, nahiz eta momentu horretan edukiontzia ondo itxita ez egon, bestela ezin baita kontrolatu benetan zenbat eta nola erabiltzen den; eta (2) biohondakinetako poltsa konpostagarriak soilik erabiltzea (Udalak doan banatzen ditu).

Abuztua 2019
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1