HONDAKINEN GAIKAKO BILKETARI ETA BIRZIKLAPENARI BURUZKO OHIKO GALDERAK
Biohondakinak plastikozko poltsa arruntetan bota al daitezke?
Ez, biohondakinak poltsa konpostagarriekin bota behar dira.
Biohondakinak zuzenean, poltsa konpostagarririk gabe, bota al daitezke?
Ez, poltsa konpostagarrietan (arto edo patatazko fibrak) edukiontzira bota be-har dira
Non lortu daitezke poltsa konpostagarriak?
Udaletxean bertan eta auzoetan banatuta dauden beste zazpi makinetan. Doan banatzen ditu Udalak. Kokapen-mapa ikusteko sakatu hemen.
Poltsa konpostagarrien udal banaketa mugagabea al da?
Ez, mugatua da. Makinek 40 poltsako paketeak ematen dituzte 10 asteetan zehar erabiltzeko, etxebizitza bakoitzeko (4 poltsa asteko kalkulatuta dago). Hortik aurrerako kontsumoen kasuetan, bakoitzak erosi egin behar du dendetan.
Hondakinetako Ordenantza indarrean al dago?
Bai, 2017ko urritik aurrera.
Botilen kortxoak eta beirazko potoen tapak bereizi behar al dira?
Bai, botilen kortxoak (naturalak) edukiontzi marroira bota behar dira, silikonaz-koak errefusara doazelarik. Eta potoen tapak edukiontzi horira bota behar dira. Modu honetan, beirazko botilak edo potoak edukiontzi berdera bota behar dira. Beira ez da plastikozko poltsan bota behar.
Kafe kapsulak birziklatzen al dira?
Ezin dira edukiontzi horira bota, errefuxara baizik. Dena den, Eroski supermerkatu eta hipermerkatutan kafe kapsulak botatzeko edukiontziak jarri dituzte eta bertan botatzea da gomendagarriena.
Bestalde, Nespresso markako kapsulak zehazki beraien dendetara eramateko aukera ematen dute, haiek berrerabili edo birziklatzeko.
Kafe kapsula konpostagarriak ere salgai daude, osorik edukiontzi marroira bota daitezkeenak.
Papera eta kartoia plastikozko poltsarekin bota al daitezke edukiontzi urdinera?
Ez, plastikozko poltsarik gabe sartu behar dira edukiontzi urdinean. Kartoi kutxak tolestuta sartu behar dira edukiontzi urdinean.
Zeintzuk dira errefusara bota edo garbigunera eraman behar diren plastiko-motak?
Adibidez: Fregona-ontzia, hortzetako eskuila, tuperra, jostailuak, harrikoa egi-teko eskularruak eta latexezkoak...
Zer sartzen da edukiontzi horian?
Metalezko eta plastikozko ontziak, eta brik-ak.
Paperezko mukizapiak eta sukaldeko paper zikinak nora bota behar dira?
Zikinak daudenean organikora bota daitezke. Beti ere disolbente, margoa edo bestelako produktuekin zikinak ez dauden bitartean, eta orduan errefusara doaz.
Kableak, CD-ak, mugikorrak non bota behar dira?
Hondakin elektriko eta elektronikoak dira. Garbigunera eraman behar dira edo Sanmarko Mankomunitateko furgoneta ibiltarira eraman.
Altzari zaharrak non utzi behar dira?
Nahikoa izango da 943 34 13 45 telefono zenbakira deitzea eta bilketarako eguna eta ordua hitzartzea, udal zerbitzuko langileek jaso ditzaten berrerabili edo birziklatu nahi diren trasteak. Telefono honetan 08:00etatik 15:00etara erantzungo dute, eta gainerako orduetan mezu bat utzi ahal izango da erantzungailuan.
Arrautza ontziak nora bota behar dira?
Kartoizkoak badira urdinera; plastikozkoak edo porexpanezkoak, horira.
Aluminiozko papera birziklagarria al da?
Bai, edukiontzi horira bota behar da.
Jantziak eta oinetakoak hautsita badaude ere arroparen edukiontzi txurian bota al daitezke?
Bai.
Kristalezko edo zeramikazko materiala (platerak, edalontziak, katiluak,...) beirako edukiontzira (berdea) bota al daitezke?
Ez, errefusako edukiontzi grisara bota behar dira.
Arrain edo haragi bilgarriak daramaten plastikoa eta papera bereizi behar da?
Bai, papera edukiontzi urdinera bota behar da eta plastikoa edukiontzi horira.
Kafe-hondarrak eta te-poltsak edukiontzi marroira bota behar al dira?
Bai, biohondakinak dira.
Marrubien egurrezko kaxak non bota daitezke?
Garbigunera eraman behar dira.
Etxeko obretako hondakinak nora bota daitezke?
Garbigunera eraman behar dira derrigorrez, ezin dira inoiz kaleko edukiontzie-tan sartu ezta lurrean botata utzi ere. Etxeko obretako eskonbroen pisuari da-gokionez muga badago: pertsonako eta asteko ezin dira 500 kg baino gehiago eraman. Etxeko obrak enpresaren batek (igeltseroak, fontaneroak,...) egiten baditu, haiek kudeatu behar dituzte sortzen dituzten hondakin hauek.
Non sailkatu behar da poliespana?
Gutxi bada, edukiontzi horira zatituta bota behar da, eta asko denean garbigunera.
Zer dira GARBIGUNEAK?
Etxeetako hondakinak eta antzekoak gaika biltzeko azpiegitura da. Kaleetako edukiontzietan sartzen ez diren eta baliagarri edo biriziklagarri izan daitezkeen materialak bertara eramateko lekua.
Non daude GARBIGUNEAK?
Oiartzungo garbigunea: Talaia industria-gunea
Garberako garbigunea (Donostia): Garbera merkatal-zentroan.