mak udalaGai organikoa biltzeko poltsa konpostagarriak eskuratzeko 7 makina ari dira funtzionatzen Errenterian. Poltsa pakete bat eskuratzeko, herritar bakoitzak gai organikoaren edukiontzia irekitzeko duen txartela makinen irakurgailura hurbildu behar du.

Poltsak doan dira eta hamar astean behin 40 poltsako pakete bat eskuratu ahal izango da.

Makinen kokapena:

- Kaputxinoak: Sorgintxulo kalea, 11

- Iztieta: Nafarroa etorbidea 24. San Jose Obrero Elizan

- Galtzaraborda: Aiako Harria kalea, Polikiroldegian

- Udaletxea: Herriko plaza

- Beraun: Aita Donostia kale atzealdean. Erretiratuen elkarte ondoan

- Agustinak: Markola kalea. Auzo elkartean

- Fanderia: Igerilekuan

POLTSAKONPOSTA KOKAPENA maiatza18

 

Martxoa 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31