Garbiguneak hiri hondakinen gaikako bilketarako guneak dira. Herritar guztiei zuzenduak daude.

KOKAPENA ETA ORDUTEGIA

 GARBERA GARBIGUNEA:  OIARTZUNGO GARBIGUNEA:

Garberako pasealekua, z/g, 20017 Donostia

Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 9:30-13:20 eta 15:30-18.50
Larunbatetan: 9:30-13:20 eta 15:30-17:50
Igandetan: 10-13:50

 Talaia industria-poligonoa

Neguko Ordutegia:
Astelehenik ostiralera: 9:30-13:00 eta 16:00-18:50
Larunbatetan 9:30-13:30 eta 15:30-17:50
Igandeak 10:00-13:50

Udako Ordutegia: (Uztailak 15-Irailak 15)
Astelehenetik ostiralera 9:30-14:00 eta 16:00-18:50
Larunbatetan: 9:30-13:30 eta 15:30-17:50
Igandeak: 10:00-13:50 

 + info

visto verdeZer eraman daiteke?

1. Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza-hondakinak eta obra-hondarrak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.
2. Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
3. Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak...
4. Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak....
5. Metalak eta txatarra.
6. Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
7. Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholtzak...
8. Beira laua: kristala.
9. Kartoizko bilgarriak.
10. Auto eta motorren pneumatikoak, hagun edo metalezko zatietatik bereiziak.
11. Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak...
12. Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak.
13. Jostailuak
14. Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
15. Metagailuak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
16. Fluoreszenteak eta lanparak.
17. Inprimagailuetako tonerren karkasak.
18. CDak eta DVDak.
19. Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
20. Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak...

aspa rojaZer ez eraman:

1. Hondakin organikoak
2. Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. San Markoko zabortegian halako hondakin-motetarako garbigune espezializatua dago.
3. Hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: pertsonako eta asteko ezin dira 2 m3 eta 250 kg baino gehiago eraman; 500 kg. eskonbroa. Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuek deskargatu ahal izango dituzte hondakinak.

 

 

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5