Hondakinak

Egun ditugun kontsumo-ohiturak, geroz eta hondakin gehiago sortzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbait kontsumitu ondoren, normalean hondakin bat sortzen dugu; etxean, kalean, eskolan, udaletxean, lanean, haurtzaindegian, ... Honela, hondakinak egundoko arazo bihurtu dira, bai guretzat, bai ingurumenarentzat ere, lurra zikintzeaz gain, besteak beste, kutsatu, berotegi efektua areagotu eta diru-xahutze handia suposatzen baitute.

Atal honetan hondakinen inguruko informazioa aurkituko duzu:

5. edukiontzia Hondakinen bilketa urtez urte Gaikako bilketa Udal-egitasmoak
Sandach hondakinak Hondakin motak
Informazio-estekak HHSen Prebentzio-plana
  Auzo-konposta Etxeko konposta

BisitaErrent20160407 2Errenterian Udalak 2014 urtean auzo-konpostaren udal-programa abian jarri zuen. Funtsean, etxean sortutako hondakin organikoak (haragi- zein arrain-hondarrak, fruta-azalak, barazki-hostoak, ogi zatiak, te-poltsak, ...) auzoan bertan konpost bihurtzeko prozesua da, auzoko beste familia batzuekin batera elkarlanean. Prozesu hau udalak utzitako ontzi edo konpostagailu batzuetan egiten da, horretarako prestatutako gune zehatzetan.

Gehiago irakurri...

BaratzeKonpostagailuEtxeko konposta edo autokonposta, funtsean, etxean sortutako hondakin organikoak (haragi- zein arrain-hondarrak, fruta-azalak, barazki-hostoak, ogi zatiak, te-poltsak, ...) etxeko lorategi edo baratzean bertan konpost bihurtzeko prozesua da. Ekimen honetan parte hartzen dute Errenteriako Udalak, Sanmarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gehiago irakurri...

Prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko neurririk hoberena da. Europako 2008/98/CE Zuzentarauak eta berau garatzen duen 22/2011 Legeak (hondakinak eta lurzoru poluituen ingurukoak) jasotzen duen hondakinen kudeaketarako hierarkiak:

Gehiago irakurri...

EdukiontziMarroiaMateria organikoa edo biohondakina biltzeko edukiontzi marroia Errenteriako kaleetan dago jadanik. Bertan, etxeko sukaldeko materia organiko guztia bota daiteke, bai kuzinatua zein gordina, animalia edo landare jatorrikoa. Errenteriako Udalak hiritarrak animatzen ditu marroi koloreko edukiontzi honen bitartez hondakin organikoa birziklatzera, zabortegira bideratu ordez, konpost edo ongarri bihurtzeko.

Gehiago irakurri...

Hondakin mota nagusiak hauexek dira:Edukiontziak

Hiri-hondakinak

Udalerrietan bizileku partikularretan, denda, bulego eta zerbitzuetan sorturiko hondakinak dira, bai arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak, bai haien izaera edo konposizioarengatik, aipatutako leku edo jardueratan sortutakoekin bateratu daitezkeenak ere.

Gehiago irakurri...

Otsaila 2017
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 1 2 3 4 5