Hondakinak

Egun ditugun kontsumo-ohiturak, geroz eta hondakin gehiago sortzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbait kontsumitu ondoren, normalean hondakin bat sortzen dugu; etxean, kalean, eskolan, udaletxean, lanean, haurtzaindegian, ... Honela, hondakinak egundoko arazo bihurtu dira, bai guretzat, bai ingurumenarentzat ere, lurra zikintzeaz gain, besteak beste, kutsatu, berotegi efektua areagotu eta diru-xahutze handia suposatzen baitute.

Atal honetan hondakinen inguruko informazioa aurkituko duzu:

Ekoaktiboa Hondakinen bilketa urtez urte Gaikako bilketa Udal-egitasmoak
Sandach hondakinak Hondakin motak
Informazio-estekak HHSen Prebentzio-plana
Eskolan konposta Auzo-konposta Etxeko konposta Gipuzkoako ezaugarritzea
TEHH      

Hiri-hondakinen osaketan eragina duten faktoreak asko direla eta bere osaketak etengabeko bilakaera jasaten duela jakinik, aldiro aldiro, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Hiri-hondakinen ezaugarritzea burutzen du. Jarraian jasotzen dira 2007tik hona burututako ezaugarritze-txostenak:

Irakurri gehiago ...

BaratzeKonpostagailuEtxeko konposta edo autokonposta, funtsean, etxean sortutako hondakin organikoak (haragi- zein arrain-hondarrak, fruta-azalak, barazki-hostoak, ogi zatiak, te-poltsak, ...) etxeko lorategi edo baratzean bertan konpost bihurtzeko prozesua da. Ekimen honetan parte hartzen dute Errenteriako Udalak, Sanmarko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Irakurri gehiago ...

Prebentzioa hondakinen sorrera ekiditeko neurririk hoberena da. Europako 2008/98/CE Zuzentarauak eta berau garatzen duen 22/2011 Legeak (hondakinak eta lurzoru poluituen ingurukoak) jasotzen duen hondakinen kudeaketarako hierarkiak:

Irakurri gehiago ...

Hondakin mota nagusiak hauexek dira:Edukiontziak

Hiri-hondakinak

Udalerrietan bizileku partikularretan, denda, bulego eta zerbitzuetan sorturiko hondakinak dira, bai arriskutsutzat jotzen ez diren guztiak, bai haien izaera edo konposizioarengatik, aipatutako leku edo jardueratan sortutakoekin bateratu daitezkeenak ere.

Irakurri gehiago ...

ArramendiRotonda 1

Jarraian agertzen diren datuak Sanmarko Mankomunitateak urtero argitaratzen dituen bilketa-datuak. PDF bakoitzean, Errenteriako informazioa ikusteko aukera duzu. 

Irakurri gehiago ...

Abendua 2024
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5