BisitaErrent20160407 2Errenterian Udalak 2014 urtean auzo-konpostaren udal-programa abian jarri zuen. Funtsean, etxean sortutako hondakin organikoak (haragi- zein arrain-hondarrak, fruta-azalak, barazki-hostoak, ogi zatiak, te-poltsak, ...) auzoan bertan konpost bihurtzeko prozesua da, auzoko beste familia batzuekin batera elkarlanean. Prozesu hau udalak utzitako ontzi edo konpostagailu batzuetan egiten da, horretarako prestatutako gune zehatzetan.

Une honetan Agustinetako, Alabergako eta Fanderiako auzokonposta-gune banatan eta Gaztainon, berriz, bitan, ari dira auzoetako hainbat familia beraien biohondakinak konpostatzen. Hondakinak konpostatzeko ardura guneetako erabiltzaileena bada ere, Udalak jarraipena ematen die, aldiro-aldiro, jarraipen bisitan eginez. Ikuskaritza horietan, konpostagailu bakoitzaren egoera neurtu eta erabiltzaileei zalantzak argitzen zaizkie.

Jarraian Errenteriako auzo-konpostaguneetako erabiltzaileek beraien biohondakinak nola konpostatu ezagutzeko materiala, aholkuak eta zalantzak argitzeko baliabideak jasotzen dira:

GidaGomendioakArauakBisita-egutegia
KonpostGidaIrudiGFA GomendioIrudi GuneArauakIrudia EgutegiIrudia2021 2
Maiatza 2024
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2