Egun ditugun kontsumo-ohiturak, geroz eta hondakin gehiago sortzea ahalbidetzen du. Izan ere, zerbait kontsumitu ondoren, normalean hondakin bat sortzen dugu; etxean, kalean, eskolan, udaletxean, lanean, haurtzaindegian, ... Honela, hondakinak egundoko arazo bihurtu dira, bai guretzat, bai ingurumenarentzat ere, lurra zikintzeaz gain, besteak beste, kutsatu, berotegi efektua areagotu eta diru-xahutze handia suposatzen baitute.
Atal honetan hondakinen inguruko informazioa aurkituko duzu:
Errenteriako Udalak hainbat ekimen burutu ditu (edo burutzen ari da) hondakinen arloan. Honatx horietariko batzuk:
Ontziratu zaitez: Kutxa Ekoguneak, Errenteriako Udalak eta herriko 30 dendek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatu zuten 2013ko uztailaren amaieran. Kanpaina horren helburua Oarsoaldea mailan haragi eta arraina erostean, ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena eta hauen hondakinen sorrera murriztea izan da.
Atal honetan hondakinekin arloarekin lotura duten intereseko estekak aurkituko dituzu: