Errenteriako Udalak hainbat ekimen burutu ditu (edo burutzen ari da) hondaontziratu-zaitez-300x157kinen arloan. Honatx horietariko batzuk:

Ontziratu zaitez: Kutxa Ekoguneak, Errenteriako Udalak eta herriko 30 dendek ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina abiatu zuten 2013ko uztailaren amaieran. Kanpaina horren helburua Oarsoaldea mailan haragi eta arraina erostean, ontzi edo tuperra erabiltzea eta paper eta plastikozko poltsen erabilpena eta hauen hondakinen sorrera murriztea izan da.

Kanpaina 7 hilabetez indarrean egon ondoren urtarrilean eman zaio amaiera. Orotara, 3 egunetan, 7.000 pertsonek jaso zituzten beren tuperrak, eta kanpainak iraun duen bitartean, 7.500 erosketa egin dira, gutxienez, tuper horiekin. Erosketa bakoitzeko 7 gr paper aurrezten dira eta poltsen erabilpena %75 murrizten da. Estimazio horien arabera, arrandegietan ontziak erabiltzeko kanpainaren bidez, uztailetik urtarrilera, 53 kilo paper eta ia 6000 poltsa gutxiago erabili dira.

Kafe kikarak: Errenteriako Udala bere Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio-planari lotuta, zenbait egoitzetan makinako kafea hartzeko plastikozko edalontziak zeramikazko kikarengatik ordezkatu dira. 150 bat kikara inguru banatu dira Errenteriako Udaleko Ingurumen sailetik vending motako kafe makinak dituzten udal-eraikinetan: Euskaltegian, Udaletxean, Udaltzaingoan, Merkatuzarren eta Zaharren Egoitzan.IMG 9013

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bultzatu zuen, horretarako, katilu partida bat diseinatuz eta vending motako makinetan erabiltzeko banatu zizkien berrerabilpenaren bitartez hondakinak murriztu nahi dituzten udaletxeei.

AutokonpostagailuaHasiera batean "Edalontzirik gabe" aukera ematen duten kafe-makinak dituzten guneetan banatu ziren lehen kikarak. Ondoren, Errenteriako Udalak edalontzi berrerabilgarrien erabilera gainerako udal-eraikinetara zabaldu du modu progresiboan. Neurri honi esker, edozein edari (kafea, tea, txokolatea, ...) edaterakoan plastikozko edalontzien erabilera, eta ondorioz, plastikozko hondakinen sorrera murriztea bilatzen da.

Etxeko konpostajea: Sanmarko Mankomunitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera etxean konposta egiteko abiatutako kanpaina da. Izen eman duten guztiei etxean konposta egiteko konpostagailuak eta etxean konposta egiteko gida doan banatu zaizkie eta doako ikastaro erraz bat egin ostean, besteak beste, elikagai, landare eta animalien hondakinak, freskoak zein prestatuak, eraldatzen ikasi dute, kalitate handiko konpost edo ongarri mineralizatua egin eta lorategi zein baratzeetan erabili ahal izateko. Kanpaina honen helburua hondakinak sorrera murriztu eta prebenitzea da, gure etxebizitzan sortzen den frakzio organikoa (janari hondakinak) zabor poltsaren edukiaren erdia baita ia-ia. Konposta ekoitzita murriztu egiten dugu hondakindegietara eraman eta bertan pilatzen den zabor kopurua.

Auzo-konpostajea: Modu indibidualean egin beharrean, auzo bateko komunitateak, modu bateratuan, materia organikoa konpost bihurtzeko sistema da. Kasu honetan, Udalak Agustina, Fanderia eta Gaztaino auzoetan abiatuko du ekimen hau (ikus kokapen planoa). Auzo-konposgune bakoitzean 20 familia arituko dira konposta egiten, modu honetan, hondakinen zatiki organikoa tokian bertan kudeatuz. Horretarako, ikastaroaz gain, etxean konposta egiteko gida ere jaso dute partaideek.

AuzoKonposgunea

Listorretan, arduraz: Asko gara, batez ere udara partean, Listorretara (Aiako Harriko Parke Naturala) hurbiltzen garenak: jolastera, bazkaltzera, pasiatzera, ... Halere, jarduera horiek guztiek eragin zuzena dute bertako paisaian eta bertan bizi diren animalien artean. Eremu honetaz gozatu eta atzetik datorrenak ere horretarako aukera izan dezan, ezinbestekoa da ingurua txukun eta garbi mantentzea. Horretarako, bertan gaudenean sortzen ditugun hondakinak modu egokian banatu eta bakoitza bere edukiontzira botatzeko aholkuen diptikoa argitaratu du Udalak. Berau ikusteko, sakatu hemen.

 

Abuztua 2017
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3